Bederatzi film labur ekarriko ditu Zinegoak jaialdiak Lizeo Antzokira
Otsailaren 12an proiektatuko dituzte ikus-entzunezkoak, 20:00etatik aurrera. 4 mintutik 17 minutura arteko nazioarteko eta Euskal Herriko lanak izango dira ikusgai Gernika-LumonBilbon urtarrilaren 26an hasi eta otsailaren 2an amaituko den Zinegoak jaia...
Otsailaren 12an proiektatuko dituzte ikus-entzunezkoak, 20:00etatik aurrera. 4 mintutik 17 minutura arteko nazioarteko eta Euskal Herriko lanak izango dira ikusgai Gernika-Lumon
Bilbon urtarrilaren 26an hasi eta otsailaren 2an amaituko den Zinegoak jaialdiak segida izango du Gernika-Lumon, otsailaren 12an. Hain zuzen, bederatzi lan ekarriko dituzte Lizeo Antzokira. Aurten, 12. aldia du Bilbon egiten den gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak.Amerikako Estatu Batuetako (AEB), Espainiako, Suediako, Alemaniako, Erresuma Batuko eta Australiako zein Euskal Herriko ekoizpenak ikusteko aukera edukiko dute herritarrek, Gernika-Lumoko Lizeo zinema aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Jatorrizko bertsioan
Dramak, komediak eta animazioko ikus-entzunezkoak izango dira Gernika-Lumora ekarriko dituztenak, film laburrak horiek denak. Hain zuzen ere, 4 eta 17 minutu arteko iraupena izango dute lanok.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, jaialdian ikusgai egongo diren film labur guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte. Hala eta guztiz ere, filmek euskarazko edo gaztelerazko azpitituluak edukiko dituztela gaineratu dute.