Enplegu jardunaldiak antolatu ditu Behargintzak
Bermeoaldeko Behargintzak enplegu jardunaldiak antolatu ditu otsailerako. Aipatu jardunaldiak langabetuei zuzenduta daude, eta horien bitartez, lana bilatzeko prozesuan laguntza eta aholkularitza eskaini gura die.Behargintzak jakinarazi duenez, enplegu...
Behargintzak jakinarazi duenez, enplegu jardunaldiak bi egunetan egingo dituzte: otsailaren 12an eta 26an. Saio biak 10:00etatik 13:00etara izango direla zehaztu dute, eta Bermeoko Behargintzaren bulegoetan eskainiko dituzte (Zubiaur Tar Kepa 26-28, udal azoka, lehenengo solairua).
Lehenengo saioan, lan baterako elkarrizketa zelan prestatu behar den jorratuko dute izena ematen duten horiek. Bigarrenean, berriz, psikoteknikoak eta talde dinamikak landuko dituzte bertaratutakoek.
Izena eman behar da
Behargintzako arduradunek gogorarazi dutenez, «gaur egungo krisiaren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabetuak daude. Horregatik, askok zailtasunak izaten dituzte lana bilatzeko momentuan, eta laguntza behar izaten dute». Egoera zelan dagoen ikusita, Behargintzak jardunaldi horiek antolatzea erabaki du, «bilketa akti- boan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta». Horietan, laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte.
Jardunaldietan parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute, Behargintzaren bulegora joanda, 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edota behargintza@bermeo.org posta elektronikora mezu bat idatzita.