Enplegua sortzeko planean 5.000 euroko laguntza aurreikusi dute
Busturialdeko suspertzeko eskualdeko programa garatzeko pausoak ematen ari da Bizkaiko Foru Aldundia. Orain, programa horretana parte har dezakatenen profilak eman ditu jakitera; baita plan hori zein eta zenbat fasetan garatuko duten ere.Hala, hiru fas...
Hala, hiru fase aurreikusi dituzte Busturialdea suspertzeko programan, eta enpresa edo autoenplegua garatzeko, 5.000 euroko laguntza emango dio aldundiak ekintzaileari; baldin eta enpresa jarduera hamabi hilabetez mantentzen badu.
Aurretik, beste bi fase
Hirugarren fase horretara heltzeko, baina, beste bi pauso eman beharko dituzte programan parte hartzen duten langabetuek.
Lehenenego fasean ekintzaile gaitasunak garatuko dituzte, hilabetez. Bigarren faseak, berriz, bi hilabete iraungo ditu, eta negozio plana garatzea izango da eginbeharra. Bigarren fase honetan, langabetuek, 350 euroko diru laguntza hartuko dute, hilean.
Langabetuentzat
100 lanpostu sortu gura ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Busturialdean, eta plan hori eskualdeko hogei udalerrietara zabaldu du. Programan parte hartzen duten langabeak lan munduan sartzea eta euren lanpostu propioa sortzea da garatu duten planaren helburua.
Izena emateko epea oraindik ez dute zehaztu. Hala ere, aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da: curriculum vitae-a; NANaren fotokopia; errolda-agiria, ekatzailea langabezian dagoela adierazten duen Lanbideren egiaztagiria. Agiri horrek, pertsona horrek langabezian daraman denbora ere zehaztu beharko duela jakinarazi dute.