Errugbi erakustaldia egingo dute etzi, San Miguel zelaian
Bigarrenez, errugbizaleen topagune bihurtuko da domekan Mutrikuko San Miguel futbol zelaia. «Mutrikuko errugbi taldean egon ginenok herrian zaletasuna berreskuratu behar genuela pentsatu genuen, eta iaz lehen topaketak antolatu genituen. Emaitzarekin ...
Guztira, Zarauztik, Hernanitik, Donostiatik, Gasteiztik, Eibartik eta Arrasatetik etorritako 8 eta 12 urte bitarteko 165 neska-mutil inguru espero dituztela zehaztu dute antolatzaileek.
San Miguel zelaia lau zatitan banatuko da, eta 10:30ean hasi eta eguerdira bitartean, 15 minutuko partidak jokatuko dira. Parte hartzaileek bi taldetan banatuta jokatuko dute. Alde batetik, 12 urte azpiko lau talde aterako dira futbol zelaiko berdegunera: Zarauzko Beltzak, Bera Bera, Gaztedi eta Eibar/Arrasate. Bestalde, 10 urte azpikoen mailan beste lau talde ariko dira: Zarauzko Beltzak, Hernani, Bera Bera eta Gaztedi. Partiden ondoren, denek mokadu bat jateko aukera izango dute.