Lea-Artibain amaituko da Bira
Ekainaren 10etik 14ra lehiatuko da emakumeen proba handia. Guztira bost saio egingo dituzte txirrindulariek. Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da azken etapaEuskal Emakumeen 28. Bira Lea-Artibain amaituko da ekainean. Birako antolatzaileek jakitera em...
Ekainaren 10etik 14ra lehiatuko da emakumeen proba handia. Guztira bost saio egingo dituzte txirrindulariek. Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da azken etapa
Euskal Emakumeen 28. Bira Lea-Artibain amaituko da ekainean. Birako antolatzaileek jakitera eman dutenez, lasterketa ekainaren 10etik 14ra lehiatuko da, eta guztira, 399 kilometroko bost saio izango ditu. Txirrindulariek zazpi portu puntuagarri, bigarren mailako sei eta hirugarren mailako bat igo beharko dituzte, horietatik hiru Gontzugarai, Milloi eta Lekoitz, Lea-Artibain egingo duten ibilbidean.Ekainaren 10ean, lehen egunean, Iurreta-Iurreta aintzin etapa egingo dute (1,2 kilometro). Iturmendin Nafarroa edukiko du lasterketak lehen etapako helmuga. Arrasatetik irten eta amaituko da bigarrena, tartean Kurutzeta, bigarren mailako igoera egingo dutelarik. Bizkaira etorriko da hirugarren etapa, eta Maruri eta Fruiz artean ibiliko dira txirrindulariak. Podiuma Markina-Xemeinen erabakiko da. Markina-Xemeindik irten eta Lea-Artibaiko herrietan ibilbide gogorra eginda, Markina-Xemeinen izango dute helmuga txirrindulariek azken egunean.
Pauline Ferrand-Prevot, Em-ma Johansson eta Judith Arndt dira azken irabazleak.