Musika jaialdia hartuko du Trinkete Antitxokoak gaur
Trinkete Antitxokoak musika emanaldia hartuko du, gaur, 21:30etik aurrera. Hain zuzen, Cabezafuego y los Brutales eta Oskar Benas izango dira taula gainean. Jaialdiaren barruan, gainera, Trinketeko zozketako zenbaki saridunen berri ere emango dute.Iñi...
Iñigo Cabezafuego Iruñeako (Nafarroa) musikaria da. Jugos Lixiviados, eta Half Foot Outside taldeetan aurretik ibilia bazen ere, Mermaid taldearekin egin zen ezaguna Euskal Herriko rock eszenan. Gerora etorri ziren, bestalde, Basque Country Pharaons, Royal Canal, Bizardunak, Atom Rhumba, eta beste asko.
Duela bizpahiru urte kantu propioak sortzen eta bakarka jotzen hasi zen musikari nafarra. Duela gutxi, gainera, diska bat kaleratu du. Camina conmigo dauka izena, eta hirukote formatuan lana aurkezten dihardu. Rocka, popa, folka, punka eta umorea uztartzen dituzte musikariaren abestiek.
Oskar Benas
Oskar Benas, bestalde, Irungo (Gipuzkoa) musikaria da. Bartzelona (Herrialde Katalanak) izan du bizileku azken urte hauetan guztietan, baina une honetan Leonen (Espainia) bizi da. Musikaria izateaz gain, marrazkilaria eta diseinatzaile grafikoa ere bada gipuzkoarra.
Maika Makovski musikariaren taldeko kide izateaz gain, bakarka ere aritzen da Oscar Benas. Bestalde, hainbat musikarigaz ere parte hartu du, tartean Fermin Muguruzagaz. La Bemba Blanch, The Solanos, Ziza Teh eta Trainsalpine Boys taldeen sortzaileetako bat ere bada musikaria.
Umorea eta surrealismoa uztartuz, gipuzkoarrak soinu berezia dauka. Egunerokotasunean oinarritzen da abestiak egiterakoan.