'Zohardia' dokumentala proiektatuko dute etzi, Etxebarriko kultur aretoan
Dokumentalak Josu Muguruza Herri Batasuneko diputatu zenaren ibilbidea errepasatzen du. Proiekzioa Etx kultur elkarteak antolatuta dago. Hitzordua 18:00etan jarri duteEtxebarriko Etx kultur elkarteak antolatuta, Zohardia dokumentala proiektatuko dute e...
Dokumentalak Josu Muguruza Herri Batasuneko diputatu zenaren ibilbidea errepasatzen du. Proiekzioa Etx kultur elkarteak antolatuta dago. Hitzordua 18:00etan jarri dute
Etxebarriko Etx kultur elkarteak antolatuta, Zohardia dokumentala proiektatuko dute etzi, 18:00etan, kultur aretoan. Proiekzioa doan izango da, eta herritarrei bertara gerturatzeko deia egin diete antolatzaileek.Dokumentalak Josu Muguruza Herri Batasuneko diputatu zenaren bizitza errepasatzen du. Lander Iruin eta Markel Andia zuzendarien esanetan, dokumentalak Muguruzak zuen kazetari izaera eta Euskal Herriarekiko konpromisoa azpimarratzea ditu helburu. «Muguru- zaren kontzeptua aldatu nahi du dokumentalak; laburra izan bazen ere, Muguruzaren ibilbide politikoa islatzen du ikus-entzunezkoak».
Muguruzaren bizitza
Dokumentalean Egin egunkariko langile izandakoek parte hartzen dute: Mertxe Aizpurua, Teresa Toda, Martin Garitano eta Iñaki Altuna.
Muguruza Bilboko Errekaldeberriko auzoan jaio zen. Deustuko Unibertsitatean Pedagogia ikasten hasi ondoren, ikasketak hasi eta Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen. Ordurako euskara ikasia zuen, eta Abertzale Sozialisten Komiteko militantea zen. 1981ean, poliziak bere neskalaguna zen Elena Bartolome atxilotu ondoren Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen.
Erbestean egondako denboran AEK-ko irakasle izan zen Baionan. Horrez gain, Gure Irratian poesiari buruzko programa bat zuzendu zuen, eta Egin egunkariko berriemailea izan zen. 1984an, Errefuxatuen Komiteko antolatzaileetako bat zen, GALen urterik odoltsuenetan. Egin-en astero zutabe bat idazten hasi zen, Zihordia ezizena erabilita.
1984ko azaroan Tasio Erkizia ordezkatu zuen Madrilgo gorteetan Herri Batasuneko diputatu karguan. 1989ko azaroaren 20an, Madrilgo Alcala Hotelean bere alderdiko beste kide batzuekin parlamentuko lana prestatzen ziharduela, armaturiko bi lagunek tiro egin zioten, eta hil egin zuten. Heriotzak Euskal Herrian greba orokorrerako deialdia sorrarazi zuen.
Bost urte lehenago Santiago Brouardekin gertatu legez, erailketa egiteko aukeraturiko eguna ez zen kasualitatea izan. Francisco Franco eta Primo de Riveraren heriotzen egun bera zen.