Ikastaroa otsailaren 21ean izango da (zapatua), 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko, herritarrek Lekeitioko kultur etxera gerturatu edota telefonoz deitu beharko dute (94-624 34 82). Azken eguna otsailaren 20a izango dute. Besteak beste, ikastaroan arbolak zelan landatu, elikatu, gaixoak sendatu eta noiz eta zelan inausi ikasiko dute parte hartzaileek. “Ze arbola inausi eta zein ez ere irakatsiko da ikastaroan. Horrez gai, inausteko edo landatzeko sasoirik onena noiz den ere jakin ahalko dute”.
Fruta arbola bat
Ikastaroan adibide praktikoak eskainiko dituztela gaineratu dute Lekitto Bedarrekoek.
Otsailaren 21ean ikastaroa 10:00etan hasiko bada ere, 10:00etatik 11:30era egongo dira parte hartzaileak kultur etxean. Ordu tarte horretan teoria landuko dute. 11:30etik 13:00etara, ostera, praktika egingo dute, taldeko kide baten ortuan.
Eguraldi txarra egingo balu, ateri dagoenean Abaroa lorategian zer edo zer egiten ahaleginduko direla diote Lekitto Bedarrekoek.
Ikastaroa
EHNEko
Unai Arangurenek gidatuko du.