Moral eta Laka, eta Jaunarena eta Foster.
Sendo hasi dute txapelketa Moral eta Lakak. 30 eta 16 irabazi zuten Jaunarena eta Fosterren kontra jokatu zuten txapelketako bigarren kanporaketa. Laka, seguru aritu zen atzean, eta Moralen jokoa gainditzerik ez zuen izan Jaunarena nafarrak.
Pilotak ere izan zuten eragina markagailuan. Aukeratutako pilotak bizkorregiak ziren Fosterrentzat, eta ez zuen ohiko maila ematerik izan.
Bastida eta Telleria, eta Plazaola eta Navarro.
Plazaola eta Navarro, eta Telleria eta Bastidaren arteko norgehiagoka jokatu zen ondoren. Azkoitiarra eta amorotarrak ezuztekoa eman eta garaipena eskuratu zuten, aurkari gogorrak direla erakutsiz. Plazaola bizi-bizi aritu zen kantxan. Sakeetan ondo jardun zuen, pilotak errebotera bialduz. 16. tantura berdinduta ailegatu ziren, baina hortik aurrera errez gailendu ziren irabazleak. Plazaolak eta Navarrok 30 eta 21 irabazi zieten Telleria eta Bastidari.
Iazko azpi-txapeldunak, Telleria eta Bastida, naiz eta aurtengo faboritoak izan, ez zuten euren maila erakutsi, eta postua aldatu arren ezin izan zuten Plazaolaren bizitasunari aurre egin.
Hirugarren partida, Beraza eta Etxebarria, eta Astigarraga eta Arrateren artekoa atzeratu egin zen.