Gazte mahaiak eratzeko batzarrak egingo dituzte asteon Markina-Xemeinen eta Etxebarrian
Markina-Xemeingo batzarra otsailaren 6an izango da (barikua), 19:00etan, Uhagonen. Etxebarrikoa, aldiz, otsailaren 7an izango da, 10:30ean, udaletxean. Bi batzarretan 14 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dutela iragarri dute deitzaileek. Batzarrak Lea Artibaiko Amankomunazgoak eta Markina-Xemeingo eta Etxebarriko udalek elkarlanean sustatu dituzte.