Iragarrita zegoen eta horrela izan da. Batzuek “uste baino gehiago” izan dela ere esan dute. Edonola ere, gaur, otsailak 4 (eguaztena), elurrak Lea-Artibai eta Mutrikuko bazter guztiak hartu ditu. Goizeko lehen orduan herriak oraindik guztiz elurtuta ez bazeuden ere, teilatuetan zuritasuna zen nagusi. Baina 10:00etatik aurrera “txarrena” ailegatu dela diote.
Ondarroa eta Mutriku arteko errepidean hainbat auto harrapatuta geratu dira, une batez bada ere. Mutrikuko sarreran (Ondarroa aldetik), aldapan udaltzainak eta brigadako kideak palarekin elurra eta izotza kentzen ibili behar izan dira. Autoren baten gainera ere igo behar izan dute, ibilgailuak irris ez egiteko eta pisua egiteko. 14:00ak aldera, auto batek istripua izan du goiko biribilgunearen parean. Aldapan goitik behera zetorrela, autoak irris egin du eta zirkulazio seinalearen aurka jota geratu da.
Errepideko arazoak Markina-Xemeinen ere gertatu dira. Izan ere, Urberuaga inguruan, kamioi handi batek irris egin du eta bidean gurutzatuta geratu da. Eguerdira arte, ibilgailuek ezin izan dute bertatik igaro. Berriatuan ere hainbat arazo sortu ditu elurrak. Milloi, esate baterako, itxita dago. Bertatik zirkulatu ahal izateko beharrezkoa da kateekin joatea. Herrizaingo Sailak arretaz gidatzeko eskatu du.
Munitibarren ere eskoletako ikasleei eskolara ez joateko abisua eman diete eskolako arduradunek.
Ziortza-Bolibar, Berriatua, Ispaster, Amoroto, Lekeitio eta gainerako herriak ere zuri-zuri eginda geratu dira goizeko ordu horretan.
[nggallery ID=222]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.