Genero indarkeriaren jarraipena egiteko mahaia bildu da
Genero indarkeriaren aurkako Bermeoko koordinazio mahaia batu egin da, eta bilera egin dute. Hain zuzen ere, Bermeon genero indarkeriaren egoeraren azterketa eta jarraipena egin dute. Koordinazio mahai horretan Osakidetzak, Udaltzaingoak, Ertzaintzak e...
2011. urtean jarri zuten martxan genero indarkeriaren aurkako koordinazio mahaia. Ondoren, 2012. urteko martxoan, genero indarkeriaren aurkako protokoloa sinatu zuten.
Bermeoko koordinazio mahaiak egin duen bileran argi izan dute, «elkarlana askoz ere eraginkorragoa dela emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko». Horien arabera, bertaratzea hobetu egin da, bai eta ondorioen koordinazioa ere bai. Gainera, baliabideak optimizatu egin direla ondorioztatu du koordinazio mahaiak.
Jakinarazi dutenez, 2014. urtean, Bermeon, emakumearen aurkako indarkeriaren 22 kasuri erantzuna eman zien mahaia osatzen duten erakundeek. 2013. urtean baino %35 gutxiago, hain zuzen ere.
«Protokoloa eta elkarlana tresna operatiboa eta baliogarria dela uste dugu genero indarkeriaren biktimei arretarik onena emateko eta biolentzia horren aurka egiteko. Horregatik, lanean jarraituko dugu», nabarmendu dute.