Jihadismoa izango du hizpide Gabirel Ezkurdiak bihar, Astran
Jihadismoari buruz hitzaldia emango du Gabirel Ezkurdiak bihar, 19:30ean hasita, Gernika-Lumoko Astran.Politologoa eta nazioarteko analista da Ezkurdia, eta «egiak, gezurrak eta konspirazioak» izango ditu hizpide biharko berbaldian. Joan den urtarril...
Politologoa eta nazioarteko analista da Ezkurdia, eta «egiak, gezurrak eta konspirazioak» izango ditu hizpide biharko berbaldian.
Joan den urtarrilaren 7an Parisen (Frantzia) Charlie Hebdo argitalpeneko langileen kontrako erasoak zeresana ematen du oraindik. Orduko hartan, hamabi lagun hil zituzten, tartean Charb marrazkilaria, eta bi egun beranduago, ustezko erasotzaileak hil zituzten Frantziako poliziek.