Markina-Xemeindik 25. Lilatoira joan ziren parte hartzaileetako batzuk.
Martxoaren 1a gero eta hurreago, Lilatoia atarian dela gogora ekarri du Markina-Xemeingo Parekidetasun Batzordeak. Iazko modura, aurten ere nahi duten guztiek alkarregaz joateko aukera emango dute, izan ere, autobusa antolatuko dute Markina-Xemeindik Donostira.
Autobusaren ordutegia hurrengoa izango da: 09:00etan autobus geltokitik irten eta 18:30ean Donostiatik buelta egitea. Autobusean joan nahi duenak udaletxeko harreran eman behar du izena, eta bertan ordaindu behar ditu baita, autobusaren 5 euroak. Izena emateko azken eguna otsailaren 20a izango da.
Parekidetasun batzordeak azaldu duenez, aurten ezin izango da Lilatoian taldeka izenik eman, banaka baizik. Izena emateko
www.kirolprobak.com web orrialdera jo behar da. Izen ematea otsailaren 20an itxiko dute edo 3.800 dortsal betetakoan.
Bestalde patinen gainean joan nahi dutenentzako, Lilarollereko izen ematea ere otsailaren 20an itxiko da edo bestela 200 dortsal betetakoan.
Lilatoiaren irteera (11:00etan) eta helmuga Bulevardean bertan izango dira.