Mutrikuko Ibiri auzoko baserri batean sutea egon da
Gertaera eguna egitearekin batera gertatu da. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 07:30ean jaso dute abisua. Hain zuzen ere, Ibiri auzoko Pagadizabal baserrian izan da sutea.
Baserriko ganbaran gertatu da sutea, eta Ertzantzaren arabera, akats elektriko batek piztu du sua. Herrizaingo Sailak nabarmendu duenez, gainera, ez da aparteko kalterik egon. “Kalte materialak bakarrik sortu ditu suteak. Zorionez, ez da zauriturik egon. Suhiltzaileek sutea nahikoa azkar jarri dute kontrolpean, eta 08:15erako sua itzalita zegoen”.
Sua itzaltzeko Eibarko suhiltzaileek Markina-Xemeingo suhiltzaileen laguntza behar izan dute.