Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Neguko herri ohituretan fin

Erlijiosoak edo paganoak, neguko ospakizun herrikoien sasoian murgiltzen dabiltza herritarrak, bete-betean, kandelak eskuan, santa eskean, basatozten edo sanblasetan.Hotza ez da oztopo izaten ari neguko jai eta ospakizunetan ibiltzeko. Usadio herritarr...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/02/04

Erlijiosoak edo paganoak, neguko ospakizun herrikoien sasoian murgiltzen dabiltza herritarrak, bete-betean, kandelak eskuan, santa eskean, basatozten edo sanblasetan.

Hotza ez da oztopo izaten ari neguko jai eta ospakizunetan ibiltzeko. Usadio herritarrei jarraituta, Kandelario, Santa Ageda, San Blas eta Txitxiburduntzi ospatzeko prest agertu dira Busturialdeko, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko herritarrak.

Gernika-Lumon, herenegun atera ziren ume zein nagusiak Kandelario abesteko. Elai-Alai dantzari taldeak eta Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatuta, doinuz bete zituzten herriko kaleak, sugar txikien argipean. Goizean, Bermeoko Demiku auzoan hasiera eman zieten Kandelaria jaiei, eta otsailaren 15era arte luzatuko da egitaraua. Etxebarrian, berriz, Gure Esku Dago dinamikaren ikurra irudikatuko dute herriko plazan barikuan.

Atzo San Blas eguna izan zen, eta bazkariagaz ospatu zuten Aulestiko erretiratuek. Goikaleko auzokoek, berriz, zapatuan egingo dituzte sanblasetako ospakizunak. Busturian, txigorki lehiaketa egin zuten domekan. Zortzi txigorki plater aurkeztu zituzten, eta lehenengo eta hirugarren sariak Pedro Pedrazarentzat izan ziren. Bigarren saria, berriz, Mari Tere Garaiazarrak hartu zuen. Eako Bedarona auzoan ere ospatzen dituzte sanblasak. Zapatuan egingo dute bazkaria, eta Esteibar eta Obietagaz dantzarako aukera edukiko dute.

Santa eskean, kalean

Gaur, berriz, santa eskean aterako dira han eta hemen. Goiz partean eta iluntzean, kaskabiloen, mailuen eta ahotsen doinuak izango dira nonahi. Hala ere, badago Santa Ageda asteburuan ospatuko duenik ere: besteak beste, Arratzu, Berriatua, Ereño, Mutriku, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta eta Ziortza-Bolibar.

Muruetako eta Ibarrangeluko bizilagunak, aldiz, aurreratu egin dira, eta joan den zapatuan ibili ziren auzoz auzo santa eskean. Ibarrangelun, esaterako, 30 bat lagun bildu ziren. Goizean eta arratsaldean aritu ziren kantuan, eta eguerdia eta gau partea txokoan bazkaltzeko eta afaltzeko aprobetxatu zuten.

Txitxiburduntzirako ordua

Hilaren 8a eta 15a, aldiz, basatoztea edo txitxiburduntzia egiteko egunak izango dira Busturialdean. Hala, zotzean txorizoak jarrita, erre egingo dituzte, ostean jateko. Helburu horregaz, Busturian, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon eta Muruetan bilduko dira herritarrak domekan. Eta gauza bera egiteko elkartuko dira Ereñoko eta Nabarnizko bizilagunak ere hilaren 15ean. Eta herririk herri, eskoletako umeek ere izango dute txitxiburduntzia egiteko aukera egunotan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Ekonomia, Bizkaia

Siemens Gamesaren emaitzak «oreka puntura» itzuli dira, sei urtez galerak izan ostean

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.