Olez egiteko eguna da gaurkoa. Ohitura zaharrek etxe atariak bereganatzen dituzten eguna. Santa Ageda bezpera. Ume zein nagusiak eztarriak bero-bero zeuden goizean goizetik. Azken egunetako entseguak igarri-igarriak izan dira. Guztia zen beharrezkoa, hotzari aurre egiteko. Elur malutak jausten zeudela abestu dute. Ume askok elurra ikusten zuten lehen aldia zen, kostako herrietan batez ere.
Pozik eta gogotsu aritu dira, paisaia zuria aurrean. Eta bai, elurra polita da, baina gorabeherak eragin ditzake. Horregatik, ikastetxeek iragarrita zeuzkaten kalejirak bertan behera geratu dira. Ikastetxe barruan edo atarietan abestu dute, makilak gogoz astinduta. Nagusiak bai, horiek kalera atera dira. Makilei ondo kolpe eginda egin dute bidea.
Santa Ageda bezpera, Ondarroan
Datozen egunetan ere egongo da herriak kantuz pozteko kalera aterako denik.