Udako Arte Erakusketan parte hartzeko aukera zabaldu du udalak
Martxoaren amaiera arteko epea dago izena emateko. Udal Kultur Erakundearen ekimena diziplina guztiei zabalik dago. Lekeitiarrek eta Lea-Artibaikoek daukate lehentasunaMartxoaren amaiera arteko epea daukate artistek Lekeitioko Udako Arte Erakusketan iz...
Martxoaren amaiera arteko epea dago izena emateko. Udal Kultur Erakundearen ekimena diziplina guztiei zabalik dago. Lekeitiarrek eta Lea-Artibaikoek daukate lehentasuna
Martxoaren amaiera arteko epea daukate artistek Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izena emateko. Uda guztietan Lekeition antolatzen duten erakusketak hainbat alorretan diharduten artistengana heldu eta arte aniztasunaren isla izatea du helburu, eta, beraz, oraingoan ere, diziplina guztietako artistek edukiko dute kabida.Parte hartzeko, Lekeitioko Kultur Etxera joan edo kulturetxea@lekeitio.com posta elektronikora idatzi behar da. Izena ematean, artistek lanen argazkiak eta dokumentazioa, biografia eta erakusketaren azalpenak aurkeztu behar dituzte. Ostean, Udal Kultur Erakundeak ebaluatuko du maila.
Bertokoak, lehentasunez
Apirilaren hasieran aurkeztuko du Udal Kultur Erakundeak onartuen eta baztertuen zerrenda, eta ondoren zozketa baten bidez hautatuko dituzte parte hartzaileak. «Lehentasuna edukiko dute lekeitiarrek eta eskualdekoek», zehaztu dute.
Aurkeztutako artista kopuruaren arabera, erakustaldi bakoitzak astebete iraungo du, nahiz eta partaide gutxi aurkeztuz gero, erakusketak aste bi irauteko aukera badagoen.