Bertoko flauta jotzaileek Euskal Herriko flauta topaketan parte hartuko dute
Bihar [otsailak 6] Euskal Herriko flauta topaketa egingo da Bilboko kontserbatorioan. Adin guztietako flauta jotzaile profesional eta ikasleak batzen dituen jaia bigarrenez egingo da. Iaz Estatu Batuetako beste flauta orkestra batekin truke moduko bat egin zuten, eta izan zuen arrakasta ikusirik, antolatzaileek esperientzia errepikatzea erabaki dute.
Goizean goizetik hasi eta hainbat flauta kontzertu eta lehiaketa egingo dira. Topaketen amaieran, 19:45ean, Euskal Herri osoko 100 flauta jotzailek batera joko dute; tartean, Lea-Artibai eskualdeko lau kidek. Gizaburuagako musika eskolako Miren Barrutia flauta irakasleak, Aitziber Mendizabal ikasle ohiak eta gaur egun flauta ikasten ari diren Ane Zamora eta Maddi Malatsetxebarria ikasleek euskal herri osoko flauta jotzalez osatutako orkestra handian joko dute. Miren Barrutia Gizaburuagako musika eskolako flauta irakaslearen iritziz, “polita eta motibagarria da mota honetako topaketa batzuetan parte hartzea”.
Aitor Sarralderen zuzendaritzapean bost kanta joko dituzte: James Horner-en The Last of Mohicans pelikulako soinu banda, Henry Mancini-ren Suite Pink Panther pelikulako soinu bandaren hiru mugimendu eta Hertzainak taldearen Aitormena.