Ondarroako Gazte Asanbladako kideek soinurik gogorrenak eskainiko dituzte zapatuan [otsailak 7]. 22:30etatik aurrera,
Mitosia,
Dama eta
Bullets of misery taldeen metal eta hardcore soinuez gozatzeko aukera izango dute Gaztetxera hurbiltzen direnek. Sarrerak 4 euro balioko ditu.
Gaztetxeko kideek aurreratu dutenez, gainera, kontzertuan parte hartuko duten hiru taldeek kaleratu dituzten azken diskoan aurkezten egongo dira Ondarroan. Mitosia talde lekeitiarreko kideek
Tabula rasa diskoko bederatzi kantuak joko dituzte oholtza gainean. Betiko kantuekin batera,
Kutxa beltza,
Haizeak eramango ditu edo
Hil, ez da deus hiltzen moduko kantak entzuteko aukera izango da Aua abeslearen ahotik.
Gernika-Lumoko Bullets of misery taldeak,
Purificatio per agone azken laneko kantak joko ditu. Diskoa osatzen duten zortzi kantak entzun ahalko dira, tartean,
Jainkoaren izenean edo
Gezurrez inguratuta.