Traste zaharrak botatzeko egunak zehaztu ditu udalak
MENDEXA// Traste zaharrak botatzeko 2015erako egunak zeintzuk izango diren jakinarazi du Mendexako Udalak. Urtarrilaren 28an egin zuten lehenengo bilketa, baina urtean beste hiru bilketa egingo dituztela adierazi du: hain zuzen, apirilaren 29an, uztail...
MENDEXA// Traste zaharrak botatzeko 2015erako egunak zeintzuk izango diren jakinarazi du Mendexako Udalak. Urtarrilaren 28an egin zuten lehenengo bilketa, baina urtean beste hiru bilketa egingo dituztela adierazi du: hain zuzen, apirilaren 29an, uztailaren 29an eta urriaren 28an. Botatzeko gauza horiek betiko lekuan (edukiontzien ondoan) utzi beharko dituzte herritarrek, gerora, batzeaz arduratzen den beharginak hurrengo egunean 09:00etatik aurrera batu ditzan.