Animalia basatien oinatzak bilatzeko ibilbidea egingo dute
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak oinatzen bila joateko ibilbide gidatuak antolatu ditu eta domekan egingo dute bigarrena. Jakinarazi dutenez, ibilaldi horien helburua, «kantauriar basoan barneratzea da, animalia basatien oi...
Jakinarazi dutenez, ibilaldi horien helburua, «kantauriar basoan barneratzea da, animalia basatien oinatzak, arrastoak eta seinaleak aurkitu eta identifikatzeko». Era berean, parte hartzaileek, ibilbidea egingo duten eremuaren fauna eta flora ezagutu ahalko dutela azaldu dute.
Sasoi fisiko onean
Hiru orduko ibilbidea da, hain zuzen. Domekan ipini dute hitzordua, 10:00etan Madariaga Dorretxeko aparkalean, eta ibilbidea leku berean amaituko dute 14:00etan.
Ibilaldi horietan parte hartzeko, baina, «gutxieneko sasoi fisiko on» bat izatea derrigorrezkoa dela azaldu dute antolatzaileek, «zailtasuna baxua bada ere, erdi-mailako esfortzu bat eskatzen duelako». Gainera, parte hartzaileek arropa eta oinetako egokiak eroan beharko dituzte egun horretan.
Animalia basatien oinatzak bilatzeko antolatzen diren ibilbide horiek, talde murriztuentzako antolatzen dituzte. Hau da, gehienez, sei lagunek parte har dezakete.
10 urtetik gorakoek
Domekako ibilbide horretan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aurretiaz izena ematea, eta jakinarazi dutenez, 10 urtetik gora duten horiek bakarrik parte har dezakete.
Datorren martxoaren 29ra- ko domeka aurreikusi dute hurrengo irteera.