Gai-jartzaile ikastaroa emango du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak
Gai-jartzailetzari buruzko oinarrizko ikastaroa emango du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Markina-Xemeinen. Otsailaren 11rako egin dute hitzordua bertso zaleekin. Maite Berriozabal irakasleak emango ditu aipatutako eskolak, Uhagon kulturgunean.Edozein be...
Edozein bertsozaleri zuzendutako ikastaroa dela jakitera eman dute. Bi orduko iraupena edukiko du saioak: 19:00etan hasiko da, eta 21:00etan edukiko du amaiera.
Ikastaroan parte hartu ahal izateko aurretiaz eman beharko dute izena interesatuta dauden herritarrek: 94-681 27 11 telefono zenbakira deitu beharko dute edo nahiago izanez gero, bizkaia@bertsozale.eus posta elektronikora idatzi beharko dute.
Ikastaroa doakoa dela azaldu dute antolatzaileek, bertsolaritza gustukoa duten guztiei parte hartzera dei eginez.