Gazte mahaiak eratzeko batzarrak egingo dira gaur eta bihar
2013-2014 ikasturtean egindako Gazte Diagnostikoan jasotako ondorio eta beharrei aterabidea emateko asmoz, gazte mahaiak eratuko dituzte asteon Markina-Xemeinen eta Etxebarrian.Batzarrak Markina-Xemeingo eta Etxebarriko Udalak eta Lea-Artibai Amankomun...
Batzarrak Markina-Xemeingo eta Etxebarriko Udalak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak sustatuta daude.
Markina-Xemeingo batzarra gaur izango da, 19:00etan, Uhagon kulturgunean.
Etxebarrikoa, aldiz, bihar egingo da, 10:30ean hasita, udaletxean.
Bi batzarretan 14 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal dutela jakitera eman dute deitzaileek.
Bestalde, joan den astean, Lekeition, Ondarroan eta Berriatuan egin zituzten batzarrak.