Iaz baino hamalau atzerritar gutxiago daude aurten eskualdean erroldatuta
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten 18 herrietan, 28.967 lagun bizi dira, gaur gaurkoz, eta horien artean, 1.996 atzerritarrak direla diote aurtengo errolda datuek.Biztanleen udal erroldako datuen arabera, iazkoagaz alderatuta...
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten 18 herrietan, 28.967 lagun bizi dira, gaur gaurkoz, eta horien artean, 1.996 atzerritarrak direla diote aurtengo errolda datuek.
Biztanleen udal erroldako datuen arabera, iazkoagaz alderatuta, hamalau atzerritar gutxiago daude erroldatuta aurten Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten hamazortzi herrietan; hain justu, 1.996 lagun.Guztira, 28.967 bizilagun daude erroldatuta aipatu herrietan, eta horien %6,8a osatzen dute atzerritarrek. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ezagutzera emandako datuen arabera, Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ehunekoa baino altuagoa da bertokoa.
2013 eta 2014 urteen artean ere etorkinen kopuruak behera egin zuen; nabarmen, gainera, orduan: %7,5 gutxitu zen (163 lagun gutxiago 2014an).
Atzerritar horien jatorriari dagokionez, gehienak (1.052) errumaniarrak direla jakitera eman du Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, eta horren atzetik dira, berriz, Argentinakoak, Marokokoak, Moldaviakoak, Boliviakoak, Brasilekoak, Saharakoak, Portugalekoak eta beste hainbat herrialdetakoak, hurrenez hurren.
Eskualdean erroldatuta dauden etorkin horien erdiak emakumezkoak dira, eta gizonezkoak dira, berriz, gainontzekoak. Adinari erreparatuta, ostera, 18 eta 39 urte bitarteko atzerritarrak gailentzen dira (%48) bertoko herrietan, eta 17 urtera bitarteko haur eta gaztetxoak ere hainbat dira: 368 lagun, hain zuzen ere.
Gernika-Lumon erroldatuta dago Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietan bizi diren atzerritarren gehiengoa; hain zuzen ere, etorkinen %78 bizi da bertan: 1580 lagun.