Pablo Carbonell Beikozinin egongo da gaur, gitarragaz
Artista ospetsuak kontzertu formatuan eskainiko du umorea eta musika oinarriu dituen ikuskizuna. Saioa 23:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude, 10 eurotanPablo Carbonell artista ospetsuak Canciones de cerca bere azken diskoko abestiak eskainiko d...
Artista ospetsuak kontzertu formatuan eskainiko du umorea eta musika oinarriu dituen ikuskizuna. Saioa 23:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude, 10 eurotan
Pablo Carbonell artista ospetsuak Canciones de cerca bere azken diskoko abestiak eskainiko ditu gaur, 23:00etan, Ondarroako Beikozinin. Sarrerak salgai daude.Carbonell bere gitarragaz, La Gangrenosa, igoko da taula gainera. «Carbonellen pertsonaia gertuagoa agertzen da ikuskizunean eta saioak kutsu intimoa dauka», diote kritikoek.
Dena dela, ikuskizunean, protagonistak kritika soziala eta satira erabiltzen dituela diote. «Publikoa konplize egiten du».
Beraz, musika eta umorea uztartuz, gaur egun bizi dugun egoerari errepasoa egingo dio artista espainiarrak.
Canciones de cerca lanean Los Delincuentes, Raimundo Amador, Pepe Bao Lichis eta beste hainbat musikariren kolaborazioa eduki du Carbonellek.