Saria Jose Gabrielentzat
Gernika-Lumoko bizilagunak bi lagunentzako afaria irabazi du Lezama jatetxean. Urtarrileko lehiaketara 102 lagun aurkeztu dira; azken urteetako parte hartzaile kopuru handiena daGernika-Lumoko Berbalagunek urtarrileko Ezetz Jakin! lehiaketako saria ban...
Gernika-Lumoko bizilagunak bi lagunentzako afaria irabazi du Lezama jatetxean. Urtarrileko lehiaketara 102 lagun aurkeztu dira; azken urteetako parte hartzaile kopuru handiena da
Gernika-Lumoko Berbalagunek urtarrileko Ezetz Jakin! lehiaketako saria banatu du. Hain zuzen, Jose Gabriel Rojok jaso du saria, oraigoan. Bertoko herritarrak bi lagunentzako afaria irabazi du, Lezama jatetxean.Berbalagun egitasmoko kideek azaldu dutenez, 102 lagun aurkeztu ziren urtarrileko lehiaketara. Horiek guztietatik, 47 lagunek asmatu dituzte galdera guztiak. Nabarmendu dutenez, azken urteetako parte hartzaile kopuru handiena izan zen urtarrilean. Bakarrik aldi batean parte hartu dute lagun gehiagok: bosgarren urteurrenaren harira, bidaia bat zozkatu zutenean. Orduko horretan 110 lagun inguruk erantzun zituzten galdera guztiak.
Gabriel bera ere pozarren azaldu da saria jasota. Azaldu duenez, familia guztiak parte hartzen du hilabetero, eta hiru sari irabazi dituzte dagoeneko.
Otsaileko lehiaketan parte hartzeko eskuorriak ohiko lekuetan jaso daitezke