
Amets Txurruka 2014ko Euskal Herriko Itzulian.
Helmugaratzeko bi kilometro besterik ez zitzaion gelditzen, baina, pilaketa baten ondorioz, lurrera erori zen joan den zapatuan Amets Txurruka. Pello Bilbaori laguntzen ari zen Etxebarriko txirrindularia, lan bikaina eginez, baina, ezin izan zuen etapa amaitu.
Ezker aldeko lepauztaia erdi apurtuta dauka Txurrukak. Zoritxarrez, ez da lehenengo aldia, seigarrena baizik. Baina, aurretik eskuinean izan ditu apurketa guztiak. Tourrean, Euskal Herriko Itzulian, eta oraingoan Frantziako lasterketan erori izan da.
Etxebarrikoa ez da Caja Rural taldean erori den bakarra. Taldeko hiru ziklistak hartu dabe min Frantziako karreran. Aramendia ezkerreko hankatik operatu zuten, Carlos Barberok ere radioa apurtu zuen, eta orain lepauztaia Txurrukak.
Epe motzean bueltatzeko lana gogotik egingo duela adierazi du Etxebarriko txirrindulariak. Ahalegina egingo duen zalantzarik ere ez dago. Min hartuta egon arren, etapa bukatzeko ere, %15eko aldapak igo zituen ete gidoina ezin kolpeta.