Ondarroako tabernen eta denden apainketa lehiaketan izena emateko epea, zabalik
Inauteriekin lotuta, tabernen eta denden apainketa lehiaketa antolatu du Ondarroako Udalak. Lehiaketan izena emateko azken otsailaren 11 izango da. Parte hartu nahi dutenek Kultura Sailean edo jrosa@ondarroakoudala.net posta elektronikora idatzita eman beharko dute izena.
600 eta 300 euroko sariak banatuko dira, 100 euroko kontsolatze sariagaz batera.