Iragarri modura, ohitura zaharrak ez dituzte baztertu bertoko herritarrek. Horrela, Ondarroan eta Mutrikun, herritarrak olez egitera atera ziren zapatuan.

Santa Eskea, Ondarroako alde zaharrean
Ondarroan Kantaize orfeiko kideek kalez kale abestu zituzten Santa Agedako koplak. Jon Arrizabalaga, Peio Urresti eta Jose Mari Aranbarri
Botx bertsolariak eurekin batera ibili ziren koplari.
Zaharren egoitzatik, eguneko zentrora eta handik Zubi Barrira, Zubi Zaharrera eta Alamedara abiatu ziren, tabernaz taberna, eta ostean buelta egin zuten alde zaharrera. 15:00ak arte ibili ziren kantuan. Hiru abesti desberdin abestu zituzten ‘Dios te salva’, ‘Santa Ageda’ eta ‘Aintzaldu daigun’ kantuak abestu zituzten, hurrenez hurren. Gerokoan, bertsolarien koplei erantzun zieten Kantaize orfeoiko kideek.

Mutrikuko koplariak, elizako eskaileretan
Mutrikun 60 bat lagun ibili ziren santa eskean. Bi taldetan banatuta, kalerik kale ibili ziren herriko koplariak Gure Ametsa dantza taldearentzat dirua batzen.
Okelar hil zela eta, baserri auzoetan ez abestea erabaki zuten koplariek, dolu modura.

Santa Eskea, Mutrikun