Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

11 zaldik parte hartuko dute asteburuan, Ispasterko probetan

Izaro Mendieta
Ispaster
2015/02/10
Iazko zaldi-mando probetako irabazlea: Mikel Garaialde

Iazko zaldi-mando probetako irabazlea: Mikel Garaialde

Hogeita hamargarrenez, Kintxopeko zaldi-mando probak hartuko ditu Ispasterrek. Hiru egunetan banatuta, 11 zaldik parte hartuko dute barikuan hasi eta domekara bitartean. Hainbat izaten dira urtero-urtero Ispasterko probalekuan biltzen diren herritarrak. Barikuan eta zapatuan 21:00etan hasiko dituzte probok eta, domekan, berriz, 18:00etan. Lehenengo eta bigarren egunean launa zaldiren arteko norgehiagoka izango dute aukeran Ispasterko probalekura bertaratzen diren herritarrek, eta, hirugarren eta azken egunean, berriz, hiru zaldirena. Parte hartzaile guztiek Ispasterko harria erabili behar izango dute proban, eta abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da. Ispasterko Udalak jakinarazi duenez, pisaketa saioa baino ordubete lehenago egin behar izango dute bertan parte hartzen dutenek. Hamar sari nagusi 11 zaldirentzako 10 sari nagusi egongo dira asteburuko proba horietan. Untza gehien egitea lortzen duenak 750 euro jasoko ditu dirutan, eta, horrez gain, manta eta txapela ere eskuratuko ditu. Saririk jasotzen ez duen parte hartzaileak, gainera, irabazlearen markaren %70a egiten badu, 300 euro jasoko dituela jakinarazi du Ispasterko Udalak. Iaz, Mikel Garaialde nagusi Iazko zaldi-mando probetan Mikel Garaialderen Urnietako zaldia nagusitu zen, 76 untza, 3/4, hiru metro eta 35 zentimetro egin ostean. Itziarko Etxeberrik egin zuen bigarren, eta Etxebarriako Beide Anaiakek, aldiz, hirugarren. Horretan ere, 11 zaldi aritu ziren lehian lau egunetan zehar. ZALDI MANDO-PROBAK Parte hartzaileak Otsailak 13, barikua, 21:00etan. Patxua Taberna (Markina-Xemein), Motrollo (Munitibar), Jose Angel Lopez (Laudio) eta Txutxi Larrazabal (Laudio). Otsailak 14, zapatua, 21:00etan. Taberna Goieta (Mungia), Andoni Mendizabal (Asteasu), Baraiazarra (Maume) eta Aterpe (Mallabia). Otsailak 15, domeka, 18:00etan. Berroeta (Ezkio-Itxaso), Imanol (Hernani) eta Koba (Aulesti). Sariak 1. saria. 750 euro, manta eta txapela. 2. saria. 650 euro. 3. saria. 575 euro. 4. saria. 525 euro. 5. saria. 500 euro. 6. saria. 475 euro. 7. saria. 450 euro. 8. saria. 425 euro. 9. saria. 400 euro. 10. saria. 350 euro.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.