Fundacion Ciclista Euskadi eta EDP batu zirenetik zortzi urte igaro direnean, talde berri bat ekarri dute txirrindularitza mundura: Elite-23 urtez azpikoak. Hemeretzi txirrindularik osatzen dute taldea, eta horien artean daude Lea-Artibaiko eta Busturi...
Fundacion Ciclista Euskadi eta EDP batu zirenetik zortzi urte igaro direnean, talde berri bat ekarri dute txirrindularitza mundura: Elite-23 urtez azpikoak. Hemeretzi txirrindularik osatzen dute taldea, eta horien artean daude Lea-Artibaiko eta Busturialdeko zenbait kirolari ere: Ander Etxebarria-Zarraga (1995, Forua), Iosu Angoitia Ugartetxea (1995, Markina-Xemein) eta Paul Ormaetxea Bilbao (1996, Murueta), kasuan kasu. Taldeko kirol arduraduna, gainera, Gorka Gerrikagoitia gernikarra da. Joan den barikuan aurkeztu zuten 2015. urterako taldea, Bilboko Guggenheim museoan.