Angel Toña ondarrutarra Jaurlaritzako sailburu izendatuko dute gaur
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean izendatuko du Toña Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburu, Juan Maria Aburtok kargua utzi ondorenAngel Toña Guenaga ondarrutarra izango da Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarak...
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean izendatuko du Toña Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburu, Juan Maria Aburtok kargua utzi ondoren
Angel Toña Guenaga ondarrutarra izango da Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburu berria.Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua izan denak kargua utzi ostean izango da sailburu Toña Guenaga. Udal hauteskundeetan Bilboko alkatetzarako EAJren hautagaia izango dela-eta utzi du Aburtok sailburutza.
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean emango dio izendapena ondarrutarrari. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, sailburu berriak Deustuko Unibertsitatean doktore eta irakasle nahiz lan arloan bete duen ibilbidea «oso lotuta» egon da lan harremanak aztertzeari eta kudeatzeari.
Unibertsitateko irakaslea
Angel Toñak 62 urte ditu, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktore da Deustuko Unibertsitatean, bertan ari da irakasle 1978tik. Gaur egun, Etika Zibikoa, Profesionala eta Enpresaren Etika irakasten du Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Deusto Bussines School); eta Enpresa Etika eta Gizarte Erantzukizuna, Giza Baliabideen Masterrean. 2002 eta 2004 artean, Zientzia Politiko eta Soziologia dekanoa izan zen, eta Gizarte Ikerketaren zuzendaria Deustu Fundazioan (2004-2006).
Alor pribatuko ibilbideaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Lan sailburuordea (1991) eta Enplegu zuzendaria (1980) ere izan zen. 1990etik orain arte, Lan Harremanen Kontseiluko bitartekari eta bateratzailea da lan gatazka kolektiboetan; administratzaile judiziala ere bada hainbat konkurtso?prozeduretan 2001etik.