Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Angel Toñaren kargu hartzea

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/02/10
Angel Toña ondarrutarrak sailburu kargua hartu du

Ezkerretik eskumara, Angel Toña, Iñigo Urkullu eta Juan Maria Aburto. Argazkia: Jon Bernardez/Lehendakaritza

Gaur [otsailak 10] goizean, Angel Toña Guenagak Iñigo Urkullu lehendakariaren aurrean Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu kargua zin egin du Ajuria Enean. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiek parte hartu dute. Han izan dira: Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantzetako sailburua, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburua, Jon Darpon Osasuneko sailbura, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua eta Juan Maria Aburto, orain arte Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izan dena. Lehendakariak sailburu berria izendatzeko Dekretua irakurri du. “Angel Toña Guenaga jauna, haren merezimenduak eta dohainak kontutan izanik, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu izendatzen dut. Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak. Beti ere, pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita”.
Angel Toña ondarrutarrak sailburu kargua hartu du

Angel Toña sailburu karguari zin egiten. Argazkia: Jon Bernardez/Lehendakaritza

Ondoren, ondarrutarrak karguari zin egin dio, lehendakaria buru zela, Eusko Legebiltzarreko presidentearen eta Mahaiko kideen, Eusko Jaurlaritzako sailburuen eta orain arte sailburu izan zen Juan Maria Aburtoren aurrean. Ekitaldia Gernikako Estatutuaren aurrean izan da eta Angel Toñak ondorengo berbekin hartu du kargua:  “Hartzen dudan agintea Euskadiren zerbitzuan eta legearen arabera zintzo eta leialki erabiliko dudala hitz ematen dut”. Kargua zin egin ostean, Urkulluri eskua eman dio eta Aburtori besarkada handi bat. Era berean, Juan Maria Aburtori “bi urte luze hauetan egindako lana” eskertu eta izan duen jarrera azpimarratu ditu lehendakariak. “Zure taldearekin batera Enplegu eta Gizarte Politiken alde dena eman duzu garai zail hauetan. Elkarlanean aritu gara pertsona helburu konpromisoa betetzeko, eta aurrerantzean ere, bide honetan jarraituko dugu”.
Angel Toña sailburu berriari “hartutako konpromisoa, prestutasuna eta borondatea” eskertu nahi izan dio Iñigo Urkullu lehendakariak
Horrez gain, Angel Toña sailburu berriari “hartutako konpromisoa, prestutasuna eta borondatea” eskertu nahi izan dizkio Urkulluk. “Eskerrik asko Angel Toña, erronka honi baiezko batekin erantzuteagatik. Gure eskaera onartu egin duzu bidean aurrera egiten jarraitzeko. Gure herriaren aldeko gogoa indartu egiten du. Zure ezagutza eta esperientzia ezagunak dira, orain zure gogoa gehintzen diogu Jaurlaritzari. Elkarrekin gaude eta elkarlanean jarraitu behar dugu enplegua sustatzen eta gizarte politikak babesten eta hobetzen”. Angel Toña sailburuak, berriz, lehendakariari beragan jarri duen konfiantza eskertu dio. Bere eginkizuna “ardura handiz” hartu duela adierazi du, eta “herritarren beharrei erantzuteko” bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa duela.

Ekitaldi nagusia amaitu ostean, behin Gobernu Kontseiluak osaketa berria eginda, bilera egin dute Lehendakaritzan.

Angel Toñaren ibilbidea

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan ari da irakasle 1978tik. Gaur egun, Etika Zibikoa, Profesionala eta Enpresaren Etika irakasten du Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Deusto Bussines School); eta Enpresa Etika eta Gizarte Erantzukizuna, Giza Baliabideen Masterrean. 2002 eta 2004 artean, Zientzia Politiko eta Soziologia dekanoa izan zen eta Gizarte Ikerketaren zuzendaria Deustu Fundazioan (2004-2006). Alor pribatuko ibilbideaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Lan sailburuordea (1991) eta Enplegu zuzendaria (1980) ere izan zen. 1990etik orain arte, Lan Harremanen Kontseiluko bitartekari eta bateratzailea da lan gatazka kolektiboetan; administratzaile judiziala ere bada hainbat konkurtso‑prozeduretan 2001etik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.