Astrako bigarren solairua egokitzen hasiko dira Gernika-Lumoko gazteak
Hausnarketa prozesu baten ondoren, espazio baten beharra dutela ikusi du Gazte Mugimenduak. Astra proiektuaren biziraupenean eta sustapenean eragin gura dute gazteekHausnarketa sakon bat egin ostean, Gernika-Lumoko gazte mugimenduak espazio baten behar...
Hausnarketa prozesu baten ondoren, espazio baten beharra dutela ikusi du Gazte Mugimenduak. Astra proiektuaren biziraupenean eta sustapenean eragin gura dute gazteek
Hausnarketa sakon bat egin ostean, Gernika-Lumoko gazte mugimenduak espazio baten beharrizana duela ondorioztatu dute gazteek. Hori dela eta, martxan jartzea erabaki dute, eta Astra eraikinean oraindik erabili barik dagoen bigarren solairua egokitzen hasiko dira. Agerraldia egin zuten zapatuan gazteek, beraien asmoen berri emateko. Azaldu zutenez, bederatzi urte igaro dira herriko gazteek Astra okupatu zutenetik. «Espekulazioaren gainetik herrian alternatiba bat eraikitzeko asmoz hasi zen proiektua, eta gaur egun inoiz baino biziago dago». Diotenez, 2005ean Astrara sartu zen gazte mugimenduai esker daude beraiek orain Astran. «Gure proiektu pertsonal eta kolektiboak aurrera ateratzen ari gara. Horregatik, eta 2015eko gazte mugimenduen parte sentitzen garenez, guri dagokigu proiektu horren biziraupenean eta sustapenean jardutea».Auzolanean
Bigarren solairuan espazio bat atontzeko konpromisoa hartuta, bere proiektuak garatu ahal izango ditu Gernika-Lumoko Gazte Mugimenduak, ahal duten neurrian, Astrari beraien ekarpena egiteko asmoz.
Lanokin hasteko, auzolanak deitu dituzte gazteek, otsailaren 21erako. Hala, bigarren solairua atontzen hasteko eta espazioa definitzeko asmoz, egitarau txiki bat ere prestatu dute gazteek egun horretarako. 10:00etan hasiko dira auzolanean; 14:00etan bazkari autogestionatua egingo dute, etxetik eramandako jakiekin. Auzolanagaz jarraituko dute 15:00etatik 18:00etara. Amaitzeko, egunaren balorazioa egin eta hurrengo asanbladarako eguna zehaztuko dute gazteek.