Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bilduk Mutrikuko kale izenak "inolako irizpiderik gabe" aldatu nahi dituela salatu du EAJ-k

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/02/10
Konde kalea

Konde kalea

Mutrikuko EAJk jakinarazi duenez,  Bilduk herriko hainbat kaleen izenak aldatzea onartu nahi du otsaileko osoko bilkuran, “beste taldeen iritzi eta proposamenak aintzat hartu gabe eta akordiorik lortzeko inolako ahaleginik egin gabe”. Oroimen Historikoaren Legea aitzakia hartuta, Bilduk kale izendegia “inolako irizpiderik gabe eta gauzak nahastuz” aldatu nahi duela salatu dute. “Bilduk Oroimen Historikoaren legea oinarri harturik, eta herriko kale batzuk frankisten izenak dituztela argudiatuta, horien izenak aldatzeko asmoa azaldu zuen 2013ko uda aldean ospatutako Euskara batzordean. Proposamen haren aurrean talde jeltzalea eztabaidarako eta adostasunak lortzeko prest zegoela jakinarazi genion udal gobernuari”, adierazi du Jose Angel Lizardi zinegotzi eta alkatetzarako hautagaiak.
Frankismo garaiko kale izenak banan-banan aztertu, eta beharrezko aldaketak egitearen aldekoak direla nabarmendu dute. Mutrikuko jeltzaleen ustetan, frankismoaren garaian jarritako izen guztiek ez dute zertan frankismoarekin zerikusirik izan behar
Frankismo garaiko kale izenak banan-banan aztertu, eta beharrezko aldaketak egitearen aldekoak direla nabarmendu dute, “baina garbi utzita garai hartan jarritako izenak izateagatik ez dutela zertan frankismoarekin zerikusirik izan behar”. 2013an Bilduk kale izen berriei buruzko proposamen zehatzik aurkeztu ez zuenez, jeltzaleek aldatu nahi ziren kale izenak herritarren artean errotuak geratu diren izen toponimikoez ordezkatzea proposatu zuten, “EAJren iritziz aukera egokiena zelako”. Lizardiren arabera, gainera, “guk egindako proposamenak oposizioko beste taldearen onespena izan zuen berehalakoan. Bilduko udal gobernuak berriz, beste behin ere, ez zuen gure proposamena aintzat hartu, eta kaleei izena aldatzeko asmoa lozorroan utzi zuen. Urte eta erdi beranduago, ordea, gai bera Gobernazio Batzordean aterako dute, eta hasiera batean aldatu nahi zituzten kaleen zerrendara gustuko ez dituzten beste bi kaleren izenak gehitu dituzte”.
Mutrikuko Txurra plaza

Mutrikuko Txurruka plaza

  Era berean, erabakia eztabaidatzeko aukerarik ez dutela izan ere kexu dira. “Beraiek asmatutako eta herriarekin inolako loturarik ez duten izenak aurkeztu dituzte”.
Kale batzuen izenak memoria historiakoaren legearekin nahasteak ez duela zentzunik argudiatu dute jeltzaleek, eta beste udal taldeek aurkeztutako proposamenak aztertu eta kontutan hartzeko eskatu nahi diote Bilduri
Jeltzaleen esanetan, zerrendara gehitu diren bi kaleen izenak Txurruka Plaza eta Konde Kalea dira. “1909ko uztailaren 23an aldatu ziren kale izen hauek azkenekoz. Evaristo Txurrukari herriko portu berria egin izanagatik eskaini zitzaion esker on adierazpen gisa, eta itsasgizon ospetsua izateagatik Cosme Damian Txurrukari. Hau guztia memoria historikoaren legearekin nahasteak ez dauka ez hanka ez bururik. Herriko historiak ez al du garrantziarik udal gobernuarentzat, edota bakoitzaren nahiera moldatu behar al dugu?”. Bilduri beste udal taldeek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta “behingoagatik” kontutan hartzeko eskatu nahi dio Mutrikuko EAJk, “behin betiko erabakia hartu aurretik, guztiz zentzuzko proposamenak direlako”. Era berean, herritarrengan sor ditzaketen “nahasmen zein eragozpenen inguruan” hausnarketa egiteko eskatu diote udal taldeari.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.