Hitzaldiko gonbidatuetako bat izango da Laura Mintegi. Argazkia: Euskal Herria Sozialista
Hiru hizlari entzutetsu gonbidatu ditu Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko. Laura Mintegi EH Bilduren legebiltzarkide ohi, euskal idazle eta irakaslea, IƱaki Zarraoa politikari jeltzale, EITBko zuzendari eta Getxoko alkate ohia, eta Juan Karlos Goienetxea Eusko Alkartasuna alderdiko politikaria eta Bermeoko alkate izandakoa kultur aretoan egongo dira, eguenean, otsailak 12, 19:30etan.
Hiru hizlariek erabakitzeko eskubideari buruz duten ikuspuntua azaldutakoan, galderak egiteko aukera ere egongo dela aurreratu dute Gure Esku Dagokoek.
Hitzaldiak, txitxiburduntzi egunagaz bat egiten duenez, amaieran, gainera, kopau txiki bat eskainiko dute.