Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gernika hirugarren jarri da sailkapenean, behin-behinean

Asteburuan Pasaiaren zelaian garaipena lortu ostean, Gernika Futbol Taldea hirugarren jarri da sailkapen orokorrean. Sailkapena, hala ere, behin-behinekoa da. Izan ere, Zalla laugarren sailkatuak partida bat gutxiago jokatu du. Hain zuzen, Bermeoren ko...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/02/10
Asteburuan Pasaiaren zelaian garaipena lortu ostean, Gernika Futbol Taldea hirugarren jarri da sailkapen orokorrean. Sailkapena, hala ere, behin-behinekoa da. Izan ere, Zalla laugarren sailkatuak partida bat gutxiago jokatu du. Hain zuzen, Bermeoren kontra jokatu beharreko 23. jardunaldiko partida atzeratu behar izan zuen Zallak, orduko euriteek bere zelaia hondatu zutelako.

Gernikak 45 puntu ditu. Sailkapenaren goikaldera begiratuz gero, lehen eta bigarren sailkatuak nahikoa hurbil daude. Arenas bigarren sailkatuak 47 puntu dauzka, eta Portugalete liderrak 49. Atzeko taldeak ere, dena den, oso gertu daude. Hala, Gernikak ezin du erlaxatu play-offak jokatzeko aukerekin jarraitzeko. Zalla laugarren sailkatuak eta Beasain bosgarrenak 43na puntu dauzkate. Zallak, baina, partida bat gutxiago jokatu du. Neurketa hori irabaziz gero, Zalla 46 puntugaz jarriko litzateke, gernikarrak aurreratuz.

Pasaiaren kontra, Imanol Etxabek sartu zuen partidako gol bakarra, buruz. Horretarako, korner jaurtiketa bat baliatu zuen bertokoak.

Bermeok, porrot mingarria

Bermeo Futbol Taldeak, bestalde, ezin izan zion azken jardunaldietako bolada onari jarraipena eman asteburuan. Bermeotarrak joko onagaz zeuden, eta Oiartzun nahikoa makal zebilen aspaldian. Hala, Bermeok galtzea ezustekoa izan zen zaleentzat.

Norgehiagoka ondo hasi zen kostaldekoentzat. Josuek 11. minutuan aurreratu zituen etxekoak, erasoko jokaldi on baten ostean. Bazirudien neurketa erosoa izan behar zela Bermeo- rentzat, baina ez zen hala izan. Gola sartu ostean, taldeak ez zuen bere jokoa aurkitu, eta Oiartzun metroak irabazten hasi zen apurka-apurka. Santamariak, hala ere, bermeotarren bigarren gola sartzea lortu zuen, baina epaileak baliorik barik utzi zuen, jokoz kanpo zegoelako aurrelaria.

Neurketa trabatua

Bigarren zatian gipuzkoarrek presio handia egin zuten, eta geldikako jokaldietan arriskua sortzen hasi ziren. Zenbait aukera eduki ostean, Oiartzunek berdinketaren gola sartu zuen 71. minutuan.

Oraindik partida irabazteko denbora zuen Bermeok, baina 76. minutuan, Oiartzunek bigarren gola sartu zuen, 1-2 jarriz. Partida amaiera arte, neurketa oso trabatua izan zen, eta ez zen erasoko jokaldi garbirik izan. Porrota jasota, Bermeo sailkapeneko 11. postuan da, 32 puntugaz. Bermeotarrek, baina, partida bat gutxiago jokatu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.