Gure Esku Dagoren ikurra probalekuko lurzoruan irudikatuta.
Kandelario egunean kandelak piztu izan ditu ETX taldeak, oraingoan baina, herriko talde bik, ETX eta Gure Esku Dagok bat egin dute ekimen berezia antolatuz.
Plazan zuten jarrita hitzordua guztien artean Gure Esku Dagoren eskua osatzeko, baina, eguraldiaren ondorioz, frontoian bildu ziren, azkenean, erabakitzeren aldeko aldarrikapena egiteko.
Horrela, 50 lagunek, kandelak eskuan, Gure Esku Dagoren sinboloa irudikatu zuten argi txikiekin. Probalekuaren lurzoruaren gainean ere osatu zuten eskua.
Herritarrak kandelekin eskua irudikatzen.