Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Lepauztaia apurtu du Amets Txurrukak Etoile de Bessegesen

Helmugaratzeko bi kilometro besterik ez zitzaion gelditzen, baina, pilaketa baten ondorioz, lurrera erori zen joan den zapatuan Amets Txurruka. Pello Bilbaori laguntzen ari zen Etxebarriko txirrindularia Etoile de Bessegeseko (Frantzia) itzulian, baina...

Helmugaratzeko bi kilometro besterik ez zitzaion gelditzen, baina, pilaketa baten ondorioz, lurrera erori zen joan den zapatuan Amets Txurruka. Pello Bilbaori laguntzen ari zen Etxebarriko txirrindularia Etoile de Bessegeseko (Frantzia) itzulian, baina, ezin izan zuen laugarren etapa amaitu. Erorketaren ondorioz, ezkerreko lepauztaia erdi apurtuta dauka Txurrukak.

Zoritxarrez, ez da lehenengo aldia, seigarrena baizik. Hala eta guztiz ere, aurretik eskuinean izan ditu apurketa guztiak. Tourrean eta Euskal Herriko Itzulian ere izan ditu erorketak Txurrukak.

Epe motzean bueltatzeko lana gogotik egingo duela adierazi du Etxebarriko txirrindulariak. Ahalegina egingo duen zalantzarik ere ez dago. Min hartuta egon arren, etapa bukatzeko ere, %15eko aldapak igo zituen-eta gidoina ezin kolpeta.

Eta Etxebarrikoa ez da izan Caja Rural Seguros-RGA taldean erori den bakarra. Taldeko hiru txirrindularik hartu dute min Frantziako lasterketan.