2014-2015eko literatur lehiaketak baditu irabazleak
409 ikasleren lanak hartu dituzte aurten literatur lehiaketan, eta joan den barikuan eman zituzten jakitera irabazleen izenak. Sei kategoriatan banatuta, Maialen Telletxea, Maialen Altuna, Begoña Lopez, Maite Sarrionandia, Ainhoa Zugadi eta Leire Pere...
409 ikasleren lanak hartu dituzte aurten literatur lehiaketan, eta joan den barikuan eman zituzten jakitera irabazleen izenak. Sei kategoriatan banatuta, Maialen Telletxea, Maialen Altuna, Begoña Lopez, Maite Sarrionandia, Ainhoa Zugadi eta Leire Pereiraren lanak ian dira onenak. 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu dute Literatur lehiaketan, eta prosan zein poesian aurkezten dituzte idazlanak. Gernika-Lumoko Lizeo antzokian egin zuten ekitaldian eman zituzten sariak. Literatur lehiaketarenak ez ezik, Gabonetako postal lehiaketaren sariak ere banatu zituzten pasa den barikuan; Izaro Lauzirikaren postalak hartu zuen lehenengo saria.