Donostiako Lilatoira joateko autobusa egongo da aurten ere
Martxoaren 1a gero eta hurrerago, Lilatoia atarian dela gogora ekarri du Markina-Xemeingo Parekidetasun Batzordeak. Iazko modura, aurten ere nahi duten guztiei elkarregaz joateko aukera emango diete. Izan ere, autobusa antolatuko dute Markina-Xemeindik...
Autobusak 09:00etan irtengo du Markina-Xemeingo autobus geltokitik, eta 18:30ean egingo du Donostiatik buelta. Autobusean joan nahi duenak udaletxeko harreran eman behar du izena, eta bertan ordaindu beharko ditu baita ere autobusaren 5 euroak. Izena emateko azken eguna otsailaren 20a izango da.
Parekidetasun batzordeak azaldu duenez, aurten ezin izango da Lilatoian taldeka izenik eman, banaka baizik. Izena emateko www.kirolprobak.com web orrialdera jo behar da. Izen ematea otsailaren 20an itxiko dute, edo 3.800 dortsal betetakoan.
Lilaroller-eko izen ematea ere otsailaren 20an itxiko da, edo bestela, 200 dortsal betetakoan.
Lilatoiaren irteera 11:00etan izango da Bulebarretik, eta helmuga ere Bulebarrean bertan izango da.