Europako Gutuna garatzen saiatuko da Urdaibai
Turismoaren sektoreko erakundeek eta profesionalek parte hartu zuten joan den asteko eguenean eta barikuan, Urdaibaiko Turismo Iraunkorraren lehenengo jardunaldietan. Lehenengo edizio horretan Turismo Iraunkorraren Europako Gutuna (TIEG) izan zuten ard...
Gune babestuei lotutako borondatezko konpromisoa da gutuna, balio naturalekin lotutako estrategiaren ildoan lan egiten duena. Lehenengo fasean, gune naturalak dira atxikimendu hautagaitza aurkeztu behar dutenak; bigarrenean, eremu natural horietan dauden enpresek egin beharko lukete; eta hirugarrenean, bidaia agentziek.
Gutunarekiko atxikimenduak zenbait konpromiso hartzea suposatzen du, tartean, lan bateratu bat egitearena. Bost urterako ekintza plana landuko da, lurralde eta aurrekontu ezberdinei egokitutakoak.