Ibon San Miguel lekeitiarrak Bilbao-Bilbao lasterketa irabazi du
Aurrean jarri zen hasieratik, eta proba bere egitea lortu zuen amaierara arte. Tximistako atleta izan dena Durango Kirol Taldean dabil aurten, eta emaitza onak lortzen ari daAurrean hasi zuen lasterketa eta aurrean amaitu. Ibon San Miguel lekeitiarrak ...
Aurrean jarri zen hasieratik, eta proba bere egitea lortu zuen amaierara arte. Tximistako atleta izan dena Durango Kirol Taldean dabil aurten, eta emaitza onak lortzen ari da
Aurrean hasi zuen lasterketa eta aurrean amaitu. Ibon San Miguel lekeitiarrak sasoian dagoela erakutsi zuen domekan lehiatu zen Bilbao-Bilbao lasterketan. Lekeitiarrak 33 minutu eta 11 segundo behar izan zituen 10 kilometroko ibilbidea egiteko, eta proba bere egin zuen hasiera-hasieratik. San Miguelegaz batera, emakumezkoetan, Gurutze Frades Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelduna izan zen nagusi; Fradesek 37 minutu behar izan zituen martxa amaitzeko.Gizonezkoen kategoriako podiuma Jose Almagro arabarrak eta Aitor San Vicente bilbotarrak osatu zuten. San Miguelek baino 27 segundo gehiago behar izan zituen Almagrok proba amaitzeko; Aitor San Vicente, berriz, minutu bat eta 15 segundo beranduago ailegatu zen helmugara, hirugarren postua lortuz.
Lekeitioko Tximista taldetik Durango Kirol Taldera egin du jauzia San Miguelek, eta aurten ere emaitza bikainak ari da lortzen. Behobia-Donostia lasterketan, esate baterako, 69 minutuko denbora bikaina egin zuen, eta beste proba batzuetan ere aurrean ibili da.