Korrika Batzordearen lehen bilera egingo da gaur, Mutrikun
19. Korrika Mutrikura datorrenerako (martxoaren 23an, 21:20ak aldean helduko da) antolaketa lanak egiteko Korrika Batzordeak bilera egingo du. Gaur, 19:00etan, Luardo Etxean dagoen udal euskaltegiko azken solairuan egingo da herriko lehen batzarra.Eusk...
Euskararen aldeko lasterketa erraldoiari behar moduko erantzuna emateko, herritarrei batzordeetan parte hartzeko deia egin diete Korrikaren antolatzaileek. Aurten, martxoaren 19an Urepelen hasi eta martxoaren 29an Bilbon amaituko da Korrika, Euskahaldun lelopean.