2014ko Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresnerien azoka.
Zuhaitz eta landaren 14 mintegi egongo dira salmenta zuzena gauzatzeko, eta Lea-Artibai eskualdeko baserriko produktuak erosteko aukera ere egongo da.
Nekazaritza atalean zortzi izango dira Markina-Xemeinen egongo diren ekoizleak: Ardi gaztadun ekoizle bi, ahuntz gaztadun ekoizle bat, ogi eta gozogintzako ekoizle bi, eztigile bat, mermelada eta kontserben ekoizle bat, eta ahatekien ekoizle bat.
10:00etan hasiko da azoka, eta 14:00ak arte egongo da produktuak erosteko aukera. Azken urteetan legez, plazabarripean kokatuko da azoka.