Etxebarriko udaletxea.
11:00etan izango da batzarra udaletxean, eta bertara joateko gonbidapena egin diete herritarrei.
Etxebarrian ere “hari dira”. Azaroan hasi zuten Bilduren hauteskunde prozesua, eta hasiera hasieratik herriari zabaldutako prosezu partehartzailea izatea nahi zutela argi eduki dute. “Herritarrak baitira etorkizuneko herria eraikiko dutenak”. Horrela, bai abenduan zein urtarrilean egindako bileretan, herri programa osatu, landu eta hausteskundeetarako zerrendarako lehen pausoak eman dituzte. Zapatuko bileran, berriz, maiatzeko hauteskundeetarako zerrenda osatzea dute asmoa.