Martxan daude 'Zaintzaileen zaintza' tailerrak Lea Ibarran
Lea Ibarrako berdintasun batzordeak hasi du Zaintzaileen zaintza izeneko tailerra. Hain zuzen, martitzenean eman zioten hasiera hilaren 24an bukatuko duten tailer horri.Zaintzaile profesional zein profesionalak ez direnei zuzendutako tailerra da Zaintz...
Zaintzaile profesional zein profesionalak ez direnei zuzendutako tailerra da Zaintzaileen zaintza delakoa, eta hausnartze eremu bat sortzea bilatzen du. Hain justu, zaintza lanak ahalduntzea eta bistaratzea, horien garrantziaren gaineko sentsibilizazioa sustatzea, elkarlana bultzatzea eta erronkak identifikatzea eta erronkei erantzunak bilatzea da bere helburua. Hori lortzeko, zaintzaileen esperientziatik hausnarketa egiten hasita daude.
Hurrengo hitzorduak otsailaren 17an eta 24an izango dira, 17:00etatik 19:00etara, Gizaburuko Etxetxu eguneko zentroan.
Antolatzaileek aipatu dutenez, 15 lagunek eman dute izena.