Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Merkatu plazako goiko solairua herritarren topaleku bihurtu da

Merkatuaren eraberritzearen ondoren berau berpizteko dinamizazio lanak hasi ditu Lekeitioko Udalak. Horrela, merkatuaren goiko solairua erabilera anitzeko gune bihurtzea erabaki dute herritarrek duten aterpe beharrizanari erantzun nahian. Merkatu plaza...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/02/12
Merkatuaren eraberritzearen ondoren berau berpizteko dinamizazio lanak hasi ditu Lekeitioko Udalak. Horrela, merkatuaren goiko solairua erabilera anitzeko gune bihurtzea erabaki dute herritarrek duten aterpe beharrizanari erantzun nahian. Merkatu plazako goiko solairua herritar guztiei zabalik egongo da, 09:00etatik 21:00etara.

Merkatu plaza eraberritzeko 31.000 euro behar izan ditu udalak, baina Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren 15.797 euroko diru laguntza ere jaso ditu.

Eraberritze lanak eraikinaren aurrekaldean eragin dute batez ere: eraikina margotu eta Merkatu plazako sarrerak garbitu dituzte, kristalezko atea jarri dute goiko sarreran eta leihoetako burdin hesiak eta edukiontzi batzuk kendu dituzte ikusgaitasuna irabazteko.

Eraikinaren erakargarritasuna bilatze aldera, berriz, seinale berriak jarri dituzte, eta baserritarren muralak egin dituzte kanpoan. Informazio erakusleihoak ere edukiko ditu merkatuak sarrera bakoitzean. Horietan, merkatuaren gaineko informazio orokorra, merkatari zein azokarien oharrak eta antolatutako ekintzen informazio guztia egongo da.

Barrualdean, berriz, argiztapen berria eta gastronomiagaz zerikusia duten horma-irudi ezberdinak egin dituzte. Guzti horretaz gain, kanpoko aldean, ekoizle eta merkatarientzat karga eta deskarga gune berria egokitu dute.

Herritarrak bilduko dituen goiko solairua seguruago egiteko, bestalde, kristalezko ate berria jarri dute, eta apurtutako leihoak aldatu dituzte. Aretoa margotu eta segurtasun neurriak ere ezarri dituzte.

Merkatu plazaren aro berriari hasiera emateko, gainera, jaia antolatuko du udalak, otsailaren 21ean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.