Milloi auzotik herriko tabernetara, santa eskean
Beste hainbat herritan legez, Berriatuan ere, santa eskean ibili dira hainbat lagun. Baserriz baserri eta etxez etxez aritu ziren kantuan eta eskean. Goizean hasi eta gauera arte iraun zuen zapatuan Santa Ageda eguneko eskeak Berriatuan. Milloi auzoan ...
Beste hainbat herritan legez, Berriatuan ere, santa eskean ibili dira hainbat lagun. Baserriz baserri eta etxez etxez aritu ziren kantuan eta eskean. Goizean hasi eta gauera arte iraun zuen zapatuan Santa Ageda eguneko eskeak Berriatuan. Milloi auzoan hasi zuten beraien ibilbidea berriatuarrek, eta herriko tabernetan eman zioten, berriz, amaiera; besteak beste, Lekoia Behekoa baserrian abestu zuten ezkerreko argazkian, eta Mendibarren frontoira ere ailegatu ziren eskumako argazkian.